Auto bat Gernikako Arbola plazako eskaileretan
Atzo, Gernikako Arbola plazara sartu zen auto gidari bat nahastu egin zen eta irtetean eskaileretara jo zuen. Auto trabatuta gelditu zen eta garabia joan behar izan zen bertatik ateratzera. Ez da hori gertatu den lehen aldia.













