Atzeratutako irteera asteburuan egingo du Arrastakak
Interesa dutenek gaur 19:00etan Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara joan behar dute.
Otsailerako zeukan aurreikusita Arrastaka Mendi Taldeak Mendebaldeko Pirinioetara irteera, baina baldintza meteorologikoek eragindako segurtasun arrazoiengatik atzeratu egin zuen. Asteburuan egingo du, hilaren 18an eta 19an. Lizarako (Huesca) aterpetxea abiapuntu hartuta, Bisaurin (2.670 m.) eta Olibon (2.482 m.) igoko dituzte. Lehen mailako goi-mendiko hastapeneko ikastaroa eginda eduki behar da. Interesa dutenek gaur 19:00etan Arrastakaren egoitzan egingo den bilerara joan behar dute.













