Trafiko mozketak iragarri dituzte Etzegaraten ostegunerako
Zoruaren mantentze lanak direla eta etengo dute trafikoa.
Etzegarateko autobodea airetik. Gotzon Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ostegun honetan, apirilak 16, N-1 errepidean bide mozketak egingo dituzte zoruaren mantentze lanak direla eta. Lan hauen ondorioz, trafikoan eragin puntualak izango dira 9:00etatik 16:00etara bitartean.
Egun osoan zehar, lotuneko sarrera eta irteera jakin batzuetan, aldi baterako mozketak egingo dira. 9:00etatik 11:00etara, itxita egongo da N-1etik Etzegarateko 406. lotunerako irteera, Donostiarako noranzkoan. Ibilgailuek 409. irteeraraino (Urtsuaran) jarraitu beharko dute, bertan Gasteizerako noranzkora itzuliz lotunera sartzeko.
11:00etatik 12:00etara, berriz, 406. lotunetik N-1ra sartzeko bidea itxiko dute Gasteizerako noranzkoan. Kasu honetan, Donostiarako noranzkoa hartu beharko dute ibilgailuen eta 409. irteeran (Urtsuaran) noranzkoa aldatu.
12:00etatik 13:00etara, N-1tik Etzegarateko 406. lotunerako irteera itxiko dute, Gasteizerako noranzkoan. Alternatiba gisa, 405. irteeraraino (Zegama) jarraitu beharko da, bertan noranzkoa aldatu eta Donostiarako noranzkoan itzulita sartu ahal izango da lotunera.
Amaitzeko, 406. lotunetik N-1ra sartzeko bidea itxiko dute 14:00etatik 16:00etara, Donostiarako noranzkoan. Ibilgailuek Gasteizerako noranzkoa hartu beharko dute eta 405. irteeran (Zegama) egin beharko dute noranzko-aldaketa. 16:00etatik aurrera, behin behineko seinaleztapena kendu eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.













