Bosgarren Kinto Eguna ospatuko dute segurarrek asteburuan
Ohiko taldeko argazkia 14:00etan aterako dute plazan.
Kinto eguneko taldeko argazkia, iaz, Segurako Errebote plazan. Mikel Alonso Kinto eguna egingo dute larunbatean Seguran. 11:30ean elkartuko dira kintoak eta 12:00etan emango diote hasiera toka txapelketari —izen ematea 11:45ean—. Kittu Street Folk taldeak girotuko ditu kaleak poteo garaian. 14:00etan taldeko argazkia aterako dute plazan eta bazkalondoren Distopia Elektrotxarangarekin jarraituko du festak.













