‘Bidasoatik harago’ emanaldia igandean ikusgai, Legorretan
Ipuin laburrak eta poemak kontatuko dituzte Jon Garmendia 'Txuri' poetak eta Xabi Solano musikariak.
Jon Garmendia eta Xabi Solano, irudian. Legorretako Udala Bidasoatik harago aurkeztuko dute Jon Garmendia Txuri poetak eta Xabi Solano musikariak igandean, hilaren 19a, Legorretako Herri Antzokian. Trikitixaz eta gitarraz lagunduta, ipuin laburrak eta poemak kontatuko dituzte. Satto kultura elkarteak antolatu du emanaldia eta arratsaldeko 19:00etarako egin dute hitzordua.
Sarrerak aurrez eskuratu ahal izango dituzte legorretarrek jubilatuen tabernan 10 euroan eta egunean bertan, berriz, antzokiko leihatilan, 12 euroan. Online ere erosi daitezke.













