Bigarren eskuko merkatuan parte hartzeko izen ematea irekita
Bigarren eskuko azoka Ezkion, iazko maiatzean. Lide Egizala Ezkion bigarren eskuko merkatua antolatuko dute zortzigarrenez maiatzaren 3an, etxean erabiltzen ez diren objektuei bigarren bizitza bat emateko helburuz. Edonork parte har dezake bertan, baina horretarako izena eman behar da aurretik, apirilaren 29a baino lehen Ezkioko udaletxean bertan edo 943 72 13 03 telefono zenbakira deituta.













