Gaintzako batzorde kudeatzaileko kide berriak izendatu dituzte
Herenegun egindako bilkuran onartu dituzte batzordea osatuko dute lau kideak.
Gaintzako herriaren ikuspegia. Mikel Albisu Gaintzako Udaleko kudeaketa batzordeko kide berriak izendatu ditu Foru Aldundiak, asteartean, hilaren 14an egin zuen bilkuran. Batzorde Kudeatzaileko kide berriak Maria Arantzazu Begiristain Lasa, Larraitz Garmendia Altuna, Sara Garmendia Alustiza eta Joseba Matxain Blasco izango dira.
2026ko otsailaren 25eko Gaintzako Udaleko Osoko Bilkuran lau kideetatik hiruk uko egin zieten beren karguei: bi zinegotzik eta alkateak. Hori horrela, eta kontuan izanda 2025eko uztailean laugarren kide batek ere uko egin ziola, zinegotzi bakarrarekin gelditzen zen korporazioa. Horregatik, udalerriko gobernua eta administrazioa bere gain hartuko zituen batzorde kudeatzailea eratzeko eskatu zion udal idazkariak Foru Aldundiari.













