Goierriko dantzarien bilgune bihurtuko da Zegama igandean
Eskualdeko sei dantza talde elkartuko dira.
Iazko Dantzari Txiki eguneko irudi bat Zegaman. Tobera Tobera Musika eta Dantza eskolak antolatuta Dantzari Txiki eguna ospatuko dute igande honetan Zegaman. 11:30ean hasiko da dantzarien desfilea frontoitik abiatuta. Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar, Lazkaoko Oin Arin, Idiazabalgo Axari eta Zeraingo Solkie dantza taldeak arituko dira Zegamako dantzariekin batera.













