Larunbaterako auzolana deitu dute Itsason
Herriko kaleak eta inguruak txukuntzeko lanak egingo dituzte arratsaldean.
Urtero bezala, udaberriko auzolanerako deia egin dute Itsason larunbat honetarako. 14:30ean hasita 19:00etara bitartean luzatuko dira herriko kaleak eta inguruak txukuntzeko lanak. Parte hartzeko izena eman behar da 943 47 77 90an edo udala@itsaso.eus helbidean. Ondoren, mokadutxoa egingo dute Ostatun, parte hartzaileen artean.













