Aro digitaleko maitasunaz
"Mundu hiperkonektatu batean loturak nola loratzen eta zimeltzen diren" kontatzen du 'Loreen hizkuntza' antzezlanak.
'Loreen hizkuntza' komediaren eszena bat. Hitza Gaur, 20:30ean, La Mapatxa konpainiak Loreen hizkuntza antzezlana taularatuko du Usurbe antzokian. Itxaropenen gaitik abiatuta, eta Lorcaren Doña Rosita la soltera antzezlana oinarri, aro digitaleko maitasunari buruzko gogoeta egiten du lanak.
“Komediaren eta samurtasunaren artean, Loreen hizkuntza lanak pantailen erdian argia nola bilatzen dugun aztertzen du, mundu hiperkonektatu batean loturak nola loratzen eta zimeltzen diren. Desioari, bakardadeari eta lotzeko modu berriei buruzko begirada poetiko eta garaikidea da. Maitasuna Tinderren garaian”.













