Ane Garmendia, Idiazabalgo bake epaile berria
Garmendia idiazabaldarra da eta 25 urte ditu. Idiazabalgo lehenengo emakumezkoa da lan honetan.
Ane Garmendia Idiazabalgo Bake epaitegian.Idiazabalgo Udala Ane Garmendia da Idiazabalgo bake epaile berria. Iaz zabaldu zuen udalak bake epaile berria aukeratzeko prozesua, eta aurkeztutako hautagaien artean, udalbatzak aho batez onartu zuen Garmendiaren hautagaitza. Modu honetara, orain arteko bake epailea, Mattin Intxausti, ordezkatuko du. Garmendia idiazabaldarra da eta 25 urte ditu, zuzenbide ikasketak egin ditu eta fiskaltzan aritu da praktikak egiten. Idiazabalen bake epaile kargua hartu duen aurreneko emakumezkoa da.
Bake epaitegiko ordutegia:
- Astearteak: 9:00etatik 12:00etara
- Ostiralak: 12:00etatik 14:00etara.













