Jarrera osasunari buruzko ikastaroa maiatzean
Bi saio izango dira, maiatzaren 4an eta 11n. Enrique Gorostegik zuzenduko ditu Pilarreneako ganbaran.
Idiazabalgo Udalak jarrera-osasunari buruzko saioak antolatu ditu maiatzaren 4rako eta maiatzaren 11rako. Saioak Enrique Gorostegi zumarragarrak dinamizatuko ditu, eta 17:00etatik 19:00etara izango dira, Pilarreneako ganbaran.
Alexander teknikan oinarrituta jarrera eta mugimenduaren kontzientzia lantzeko lehenengo hurbilketa bat egiteko baliagarriak izango dira bi saioak. Ikastaroa zaintzaile profesionalei eta ez profesionalei, edo gorputzaren ongizatean interesa duen orori zuzenduta dago.
Izena udaletxean edo liburutegian eman daiteke, apirilaren 30era arte. Informazio gehiagorako: 663 626 196 edo berdintasuna@idiazabal.eus.













