Ataungo San Isidro eguneko bazkariko txartelak salgai
Troskaeta eta Sutegi tabernetan eros daitezke igandera bitartean.
Ataungo baserrietako barazkiak eta jakiak, 2018ko San Isidro eguneko azokan.Aimar Maiz Baserritarren egunerako bazkaria antolatu dute Aizkoate Elkartean. Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Troskaeta eta Sutegi tabernetan maiatzaren 10era arte. Bestalde, herriko produktuen erakusketan postua jartzeko izen-ematea maiatzaren 8a baino lehen egin behar da, eta edozein herritarrek dauka aukera. Gazta aurkeztu nahi duten artzainek ere udaletxera deitu beharko dute maiatzaren 8a baino lehen.













