Euskal Herriko historiari eta memoriari buruzko erakusketa Idiazabalen
KGT Kolektiboaren bilduman dago oinarrituta.
KGT Kolektinboak Idiazabalen jarri duen erakusketa.KGT Kolektiboa Goierriko KGT Kolektiboaren liburu bilduman oinarritutako Euskal Herriko memoria eta historia izeneko erakusketa ikusgai dago Idiazabalen, aste honetatik. Udaletxeko areto nagusian kokatu dute erakusketa eta datorren maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai, 17:00etatik 19:00etara.
KGT Kolektiboaren bilduma, 30 urte baino gehiagoan bildutako liburu, aldizkari, azterlan, txosten eta artikuluek osatzen dute eta 2022az geroztik, Ordiziako Lutxi IraziGunean dituzte ikusgai, herritarren eskura. Iaz, bilduma Goierri osora zabaltzeko helburuarekin IraziGune ibiltaria proiektua jarri zuten martxan. Ataunen hasi zuen ibilbidea abenduan eta orain, Idiazabalen dago ikusgai kolektiboaren bildumaren lagin bat.
Euskal Herriko historia
Euskal Herriko historia eta memoria biltzen duen materiala jarri dute idiazabaldarren eskura, formatu ezberdinetan. KGT Kolektiboaren bildumak jasangarritasuna, hezkuntza edo migrazioa bezalako gaiak ere hartzen dtu bere baitan. Helburua, Goierriko beste herri batzuetara ere zabaltzea da.



















