Lazkaoko San Juan suaren dantzen entseguak hilaren 18tik aurrera
Ospakizunean parte hartzeko ezinbestekoa izango da maiatzaren 18, 20, 22 eta 24an egingo diren entseguetako batera joatea.
San Joan bezperako sua Lazkaoko plazan.Aimar Maiz San Juan Sua ikuskizunerako dantza entseguak hasiko ditu Oin-Arin dantza taldeak. Dantza egitera izena emateko epea amaituko da igandean, maiatzaren 10ean. Ospakizunean parte hartzeko ezinbestekoa izango da maiatzaren 18, 20, 22 eta 24an egingo diren entseguetako batera joatea. Parte-hartzeko gutxienez 15 urte izan behar dira. Helduei ere gonbita luzatu diete, eurekin beste dantza bat egin nahi dutelako. Entseguetara joan ezin dutenek Oin-Arin dantza taldearen helbide elektronikora idatziz jakinarazi beharko dute.













