Musikoterapiari buruzko hitzaldia izango da bihar Batzar Aretoan
Marta Nieto eta Arantzazu Saiz psikologo eta musikoterapeutek egingo dute hitzaldia. 18:00etan da.
Gasteizko MAP institutuko ikastaro bateko irudia.MAP Gasteizko MAP (Musika, Artea, Prozesua) institutuko Marta Nieto psikologo eta musikoterapeutak eta Loinatz Udal Musika Eskolako Arantzazu Saiz psikologo, musikoterapeuta eta piano jotzaileak musikoterapiaren onuren eta proiektuen inguruko hitzaldia egingo dute bihar ostirala Beasaingo udaletxeko Batzar Aretoan, 18:00etan. Gaztelaniaz da.













