Mutiloa eta Ormaiztegi arteko Bide Berdearen Eguna, igandean
Klara Gutierrez biologoak gidatuko du goizean ibilaldia.
Ormaiztegi eta Mutiloa arteko Bide Berdearen Eguna ospatuko dute maiatzaren 10ean, bere hamazazpigarren edizioan. Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak antolatuta, goiz osoko ibilaldia antolatu dute beste behin, Klara Gutierrez biologoak eta etnobotanikoarekin.
Ibilaldi gidatuari 9:30ean emango diote hasiera Lierniako bidegurutzean, Mutiloan. Aurreko urteetan bezala, ibilaldian zehar Gutierrezek sukaldaritzan erabiltzeko landare eta lore egokienak identifiklatuko dituzte parte hartzaileek, bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko azalpenak barneratuz. Bildutako landare eta loreekin Mutiloako Txerr Gorri elkartean hainbat plater sukaldatuko dituzte eta landutako errezetak dastatzeko aukera izango da. Liernira itzulera 15:30erako aurreikusi dute antolatzaileek.
Izen ematea
Bide Berdearen Egunean parte hartzeko 943 88 99 00 edo 659 434 566 telefonoetara deituta edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.













