‘No phone challenge’ erronka bigarrenez martxan jarri dute Ordizian
Jakintza Ikastolako 9 ikaslek parte hartu dute aurtengoan, eta gaur bertan heldu diote erronkari, astebetez mugikorrak ikasgelan utzita.
Jakintza Ikastolako ikasleak, egitasmoaren hasieran. Ordiziako Udala Mugikorraren erabileraren gaineko kontzientzia piztu eta erabilera osasuntsuago batean alde egiteko asmoz, ‘No phone challenge’ erronka martxan da berriz ere Ordizian. Aurtengoan ere udalerriko ikastetxeei luzatu die udalak egitasmoan parte hartzeko gonbita, eta Jakintza ikastolako 9 ikasle batu dira aurtengoan erronkara.
Gaur utzi dituzte mugikorrak ikasgelan, eta astebetez (batzuk ostiralera arte eta beste batzuk astelehenera arte) mugikorrik gabe egongo dira. Prozesuaren jarraipena egiteko, ikasle bakoitzari koaderno bana eman zaiela azaldu du udalak; bertan ikasleek euren bizipenak, zailtasunak eta hausnarketak jasoko dituzte.













