Segurako kontsultategia ohiko egoitzara itzuliko da
Astelehenetik aurrera Kale Nagusiko egoitzan artatuko dituzte pazienteak.
Segurako kontsultategia artxiboko irudian. Hitza Osakidetzak ohar bidez jakitera eman duenez, maiatzaren 11an, astelehena, Segurako kontsultategia bere ohiko egoitzara itzuliko da, Kale Nagusira, obrak direla eta aldi baterako beste kokapen batean egon ondoren.
Data horretatik aurrera, arreta eta zerbitzu guztiak berriro ere betiko helbidean eskainiko dira.













