Eskatu daitezke jada igerilekuko bonuak Idiazabalen
Igerilekua ekainaren 12tik irailaren 6ra bitartean egongo da irekita.
Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, dagoeneko zabalik dago Igarondo igerilekuko bonua eskatzeko aukera. Igerilekua ekainaren 12an irekiko dute eta irailaren 6ra bitartean egongo da irekita ohiko ordutegian: 11:00etatik 20:00etara.
Bonua eskatzeko bi bide daude aukeran:
- Izena emateko orria bete (udaleko web gunean dago eskuragarri) eta udaletxeko harrera zerbitzuan aurkeztuta.
- Udalaren web guneko izapide telematikoa erabilita.













