Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu aldundiak Loinatz jaietan
Jaietako larunbatetan izango dira zerbitzu bereziak, maiatzaren 16an eta 23an.
Lurraldebuseko autobus bat Beasainen.Ariane Vierbücher Beste herri batzuetan egin bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Beasaingo Loinatz jaietan ere, aldundiaren hitzetan, jaiez “modu jasangarri, eroso eta seguruan gozatu ahal izan dezaten nahi dutenek”.
Jaietako larunbatetan izango dira zerbitzu bereziak, maiatzaren 16an eta 23an. Gaueko ohiko zerbitzuez gain, hauek izango dira bereziak: Beasaindik 04:50ean irtenda Ormaiztegi (05:00), Ihurre (05:10), Idiazabal (05:20), Segura (05:30) eta Zegamatik (05:40) pasatuko den autobusa; beste irteera bat Beasaindik 05:10ean Ordizian (05:20), Zaldibian (05:35), Araman (05:40), Itsasondon (05:50) eta Legorretan (05:55) geldituko dena; eta, azkeneko bat Beasaindik 06:10ean abiatuko dena eta Lazkaon (06:15) eta Ataunen (06:25) geldialdiak egingo dituena.
Azahara Dominguez diputatuak nabarmendu du “horrelako hitzorduetan garraio publikoaren zerbitzua indartzeak segurtasun plus oso garrantzitsua” dakarrela, “batez ere gazteenentzat”.













