Maria Arana Gaiztarro parkea eraberritzeko iritziak jasotzeko galdetegia zabaldu du udalak
Proiektuak Kale Nagusia eta Esteban Lasa lotuko dituen igogailu bat eraikitzea aurreikusten du.
Maria Arana Gaiztarro parkea.Beasaingo Udala Maria Arana Gaiztarro parkea eraberritzeko iritziak jasoko ditu Beasaingo Udalak. Ekarpenak jasotzeko galdetegia zabaldu du udalaren webgunean dagoen estekan, eta bi tailer antolatu ditu ekainaren 10 eta 11rako.
Udalaren helburua da “herritarrekin batera espazio inklusibo, irisgarri eta kultura-anitzeko topagunea diseinatzea”, eta horretarako hausnarketa prozesu partekatua abiatu du. “Proiektu honen bidez, gaur egun degradatuta dagoen eremuari bizia itzuli nahi zaio, beasaindarren egungo beharretara egokituz eta herritarren inplikazio zuzena bermatuz”.
Aztiker enpresaren laguntza izango du udalak prozesua gidatzeko. Lan-metodologiak lau fase izango dituela azaldu du udalak: udal barneko lanketa, herritarren iritziak jasotzeko galdetegia, ekainean egingo diren sorkuntza tailerrak eta ondorioen bilketa.
Berrikuntza nagusietako bat igogailu berria izango da. Proiektuak Kale Nagusia eta Esteban Lasa lotuko dituen igogailu bat eraikitzea aurreikusten du.












