San Isidro eguneko bazkarirako izen ematea irekita
Itsasoko Ostatun herri bazkaria egingo dute, 14:00etan. Izen ematea maiatzaren 11ra arte egongo da irekita.
Urtero ohi duten legez, itsasoarrek San Isidro eguna ospatuko dute maiatzaren 15ean. Bazkaria egingo dute Ostatun eta izena emateko epea irekita dago jada.
Bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du maiatzaren 11rako Ostatura bertara deituta (943 88 03 15 edo 696 061 756) edo bertaratuta.













