Udalekuetan eta igeriketa ikastaroan izena emateko epea irekita
Ekainaren 22an hasiko dituzte udalekuak Ormaiztegin eta lau edo bost asteko iraupena izango dute. Izen ematea irekira dago maiatzaren 25era bitartean.
Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, opor garairako udalekuetan eta igeriketa ikastaroan izena emateko epea irekita dago jada. Maiatzaren 25era bitartean egongo da izen emateko aukera.
Ekainaren 22an hasiko dira udalekuak aurten 2009 eta 2002 urteen artean jaiotako ormaiztegiarrei zuzenduta. Udalekuetako zerbitzua lau asterako (uztailaren 17ra arte) edo bost asterako (uztailaren 24ra arte) hartzeko aukera egongo da, erabiltzaileen nahiaren edo beharraren arabera.
Gainera, udalekuetan izena emateaz gain, 2020 eta 2022 bitartean jaiotakoek igeriketa ikastaroan izena emateko aukera ere izango dute. Igeriketa ikastaroa ekainaren 22tik uztailaren 3ra gauzatuko da, Zubipe kiroldegian.
Izen ematea telematikoa izango da eta udalaren Egoitza Elektronikoan egin ahal izango da 24 ordutan. BakQ txartela duen edonork egin dezake eskabidea bere etxetik, Egoitza Elektronikoan nabarmendutako izapideen bidez. Oraindik BakQ txartelik ez dutenek, udaletxeko bulego orokorrean eskatu dezakete, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara eta bertan jasoko dute beharrezko laguntza guztia.
Udalekuetan izena emango duen haur bakoitzeko sarrera bat egin behar da, bai udalekuen kasuan eta baita igeriketa ikastaroan ere.
Erantsi beharreko agiriak: Osakidetzako txartela eta ordainagiria. Ordainketak egiterakoan, kontzeptuan “umearen izena + udalekuak” edo “umearen izena + igeriketa” jarri behar da.















