Ane Mintegik Platja d´Aroko torneoa irabazi du bigarrenez
Sada Nahimana tenislari burundiarraren aurka jokatu du finala, asteburuan.
http://www.elpunt.cat Emakumezkoen nazioarteko ITF W35 nazioarteko torneoa irabazi du Ane Mintegik asteburu honetan Platja d´Aron (Girona, Herrialde Katalanak). Tenislari idiazabaldarrak bigarrenez lortu du titulua Platja d´Aron, iazko txapelketako garaipena aurten ere errepikatuta. 6-0 6-3 irabazi zuen finala Burundiko (Afrika) Sada Nahimana tenislariaren aurka.
Iazko garaipenaren ondotik, Mintegi faboritoa zen torneoan eta ez du hutsik egin azkenean. Polona Hercog eta Luisa Giovanninni garaitu ostean, Sada Nahimana izan zuen arerio finalean. Arratsaldeko lehenego bi jokoetan berdinketa izan zen nagusi bi tenislarien artean, baina ordurako nabaria zen idiazabaldarraren nagusitasuna. Ordutik aurrera etengabea izan zen Mintegiren domeinua joko guztian zehar eta amaitzeko, erabateko garaipena.













