Antzizar kiroldegiko udalekuetan izena eman daiteke, igandera arte
Bi hamabostalditan banatuta, ekainaren 22tik uztailaren 3ra eta uztailaren 6tik uztailaren 17ra izango dira.
Antzizar kiroldegia kanpotik.Ariane Vierbücher 2026ko Antzizar kiroldegiko udalekuetan izena emateko epea irekita dago. Igandera bitartean –maiatzak 17– eman ahal izango da izena, antzizar.eus webgunean.
Bi hamabostalditan banatuta, ekainaren 22tik uztailaren 3ra eta uztailaren 6tik 17ra izango dira. Lau programa antolatu dituzte, adinka banatuta:
- Kolonia Txiki (2021-2022): igeriketa, psikomotrizitatea eta jolasak.
- Kirol Udalekuak (2018-2020): igeriketa festa, kirol jolasak eta kirol
alternatiboak. - Kirol Festa (2011-2017): tenisa, kirol alternatiboak eta igeriketa festa.
- Kirol Abentura (2011-2017): eskalada, arku tiroketa eta monozikloa.
Hamabostaldi bakoitzeko 202 plaza eskainiko dituzte. Zaintza eta jangela zerbitzua ere izango da. Eskaera kopuruak plaza eskaintza gainditzen badu, zozketa egingo dute maiatzaren 22an, eta maiatzaren 26an SMS bidez jakinaraziko zaie familiei onartuak izan diren edo ez.
Plaza lortzen dutenek ekainaren 5a baino lehen egin beharko dute ordainketa, eta epe horretan ordaintzen ez dutenek plaza galduko dute. Behin betiko taldeen zerrendak ekainaren 15ean argitaratuko dituzte kiroldegian.












