Bi goierritar 'Ztanda' saioan
Izaro 19 urteko ordiziarra eta Paula 18 urteko beasaindarra daude lehiakideen artean.
Izaro, ezkerrean, eta Paula, eskuinean.Hitza Joan den ostiralean estreinatu zuen ETB1-ek Ztanda musika saioa, Barbara Goenagak eta Iker Villak aurkeztuta. Lehiakideen artean bi goierritar daude: Izaro, 19 urteko ordiziarra, eta Paula, 18 urteko beasaindarra. Saioaren deskribapenean azaldu dutenez, Izarok bi urte daramatza kantu klaseak jasotzen, eta TikToken abestien bertsioak partekatzen ditu; Paula, berriz, dantzaria da, txatxatxa estiloa du gustuko eta bere kabuz ikasi du abesten.













