Jon De La Cuesta beasaindarrak irabazi du Martin Fiz maratoiaren barruko 5 kilometroko proba
Igandean jokatu dira maratoia, maratoi erdia, 10 kilometrokoa eta 5 kilometrokoa.
Jon De La Cuesta, bosgarrena ezkerretik, irteeran.GH Gasteizko kaleak korrikalariz bete dira igande goizean, Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoia dela-eta. Maratoiaz gain, maratoi erdia, 10 kilometroko proba eta 5 kilometroko proba jokatu dira. Azken horretan, 5 kilometrokoan, Jon De La Cuesta Barrutia beasaindarra izan da irabazlea, ibilbidea 14 minutu eta 4 segundotan osatuta.












