La Salleko DBH1-2ko ikasleak, Elhuyar Zientzia Azokan sarituak
'Biomasa: praka bakeroak sortzen duten kutsadurari aurre egiteko aukera' proiektuarekin Blolab Ezagutza Azokan parte hartzeko aukera lortu dute.
Beasaingo La Salleko ikasleak saria jasotzen.Elhuyar Elhuyar Zientzia Azoka ospatu da maiatzaren 6tik 9ra bitartean Bilboko Areatzan. 183 proiektu egon dira ikusgai eta 60 ikastetxetako 660 gaztek parte hartu dute. Beasaingo La Salle ikastetxeko ikasle talde batek DBH1-2 mailako bigarren lanik onenaren saria jaso du.
Biomasa: praka bakeroak sortzen duten kutsadurari aurre egiteko aukera proiektuarekin irabazi dute bigarren sari hori, eta Benicarloko (Castello, Herrialde Katalanak) Blolab Ezagutza Azokan parte hartzeko aukera lortu dute.
Gainera, proiektuaren irakasleak, Miren Pelaezek, Ciencia en Accion azokan parte hartzeko aukera jaso du.












