Goierriko irakurleak Seguran bilduko dira hilaren 30ean
Katixa Agirre idazlea. Hitza Goierriko irakurleen VIII. Topaketa Seguran ospatuko da aurten, maiatzaren 30ean. Katixa Agirreren Barne zerbitzuak liburua da irakurgaia. Udaletik herritar guztiei egin diete liburua irakurri eta egunean zehar antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko deia. Izena udaletxean edo liburutegian eman daiteke.












