Hasi dira kaleko jostunak aurtengo edizioa prestatzen
Gaurtik aurrera egunero elkartuko dira arratsaldez, gizarte etxean. Kaleko Jostunen eguneko ekitaldia ekainaren 15erako iragarri dute.
Iaz, herriko zuhaitzak jantzi zituzten eskuz egindako osagarriekin. Argazkian ekimenean parte hartu zuten jostunetako batzuk aurkezpen ekitaldian. Angel Elorza Kaleko jostunen edizio berri bat iragarri du Ormaiztegiko Udalak ekainaren 15erako. Kalean Josteko eguna mundu osoan ospatzen da ekainaren 12an, emakumeen arteko sareak sortu eta eskuz egindako sorkuntzei balioa emateko helburuarekin. Ormaiztegin 2013az geroztik ospatzen dute eta aurtengoa hamabigarrena izango da.
Gaur jarriko dira martxan herriko jostunak, ekainaren 15ean herritarrei aurkeztuko dieten proiektua sortzen hasteko. Gaurtik, 17:00etatik 19:00etara elkartuko dira egunero gizarte etxean. Ekimena herritarrei guztiei irekita dago eta parte hartzeko 688 657 455 telefonora deitu daiteke.
Ekainaren 15ean jai giroan aurkeztuko dute egindakoa, 17:00etatik aurrera Arboladian. Lehenengo haurrekin apaingarriak egin eta ingurua atonduko dute eta ondoren egingo dute aurkezpena.












