Lanuzteak hasi dituzte Fundiciones Estanda enpresan
LAB sindikatuak azaldu du "enpresarekin lau bilera izan ondoren hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta" dagoela.
Fundiciones Estanda SA enpresako langileak lantegi aurrean.LAB Fundiciones Estanda S.A. enpresako langileek lanuzteak hasi dituzte gaur, maiatzak 12. LAB sindikatuaren esanetan, langileek orain dituzten baldintzekiko “atzerapausoa” planteatzen du enpresak, “eta hori ez dute onartuko”.
Egoera iraultzeko, enpresako komiteak (bost LAB, bi ELA eta 2 CCOO) langile batzarrean mobilizazio fase bati ekitea erabaki du; 80 baiezko, 29 ezezko eta bi boto zuri atera dira.
Hitzarmen berrian “errelebo kontratuak sartzea eta eros ahalmena bermatzea ezinbestekotzat” jo du LABek. Horrez gain, beste hainbat eskari daude: “Urteko lanaldi orduen murrizketa, eskala bikoitza deuseztatzea, ordu poltsaren murrizketa…”.
Lehen aste honetan bi orduko lanuzteak egitea adostu dute, bigarren astean hiru ordukoak, eta hortik aurrera greba egunak. Enpresari bilera deitzea eskatu diote: “Enpresari adostasun batetara iristeko bidean, esertzeko dei egiten zaio. Aldi berean, langileei borrokarekin bat egin dezatela”.












