Lore eta landareen inguruko irakaspena, Bide Berdearen egunean
Igandean egin zuten Ormaiztegi eta Mutiloa arteko Bide Berdearen 17. egunaren ospakizuna.
Klara Gutierrez biologoa eta etnobotanikoa azalpenak ematean, igandean.Angel Elorza Ormaiztegi eta Mutiloa arteko Bide Berdearen Eguna ospatuko dute beste behin, asteburuan, Zumalakarregi museoak antolatuta.Hamazazpigarren edizioa bete du aurten ekimenak. Goiz osoko ibilaldia egin zuten igandean, Klara Gutierrez biologoak eta etnobotanikoak gidatuta.
Aurreko urteetan bezala, ibilaldian zehar Gutierreze laguntzarekin sukaldaritzan erabiltzeko landare eta lore egokienak identifikatu zituzten parte hartzaileek Bide Berdearen luze zabalean, bakoitzaren ezaugarriak ezagutzeko azalpenak barneratuz. Bildutako landare eta loreekin Mutiloako Txerri Gorri elkartean hainbat plater prestatu eta dastatu zituzten, gero.


















