Manex Oses da Lazkaoko Bake Epaile berria
Lazkaokoa da, 21 urte ditu eta Zuzenbideko ikasketetako azken mailan dago.
Kepa Zubiarrain alkatea eta Manex Oses Bake epaile berria. Hitza Manex Oses Bueno lazkaotarra herriko Bake Epaile izendatu dute. Izendapena lau urterako berretsi diote, eta aurreko astean ofizialdu zen. Osesek 21 urte ditu eta Zuzenbideko ikasketetako azken mailan dago. Lazkaoko Udalak karguan egon den Iker Imazi eskerrak eman dizkio egin duen lanagatik, eta Osesi ongietorria eman dio etapa berri honetan.












