Urriko Herri Festa antolatzeko bilera deialdia, bihar
Iaz herritarren arteko herri kirol norgehiagoka antolatu zuten Herri Festarako. Tere Madinabeitia Urriaren 3an ospatuko duten Herri Festa antolatzeko bilera deitu du Ezkioko Udalak biharko, 19:30ean udaletxean. Herri Festa egun bakarreko festa izan ohi da, goiko eta beheko auzoetako bizilagunek elkarrekin antolatzen eta ospatzen dutena.












