Goierrikoek ere Erroten Eguna ospatuko dute igandean
Maiatzaren 17a aukeratu dute bosgarren ediziorako. Eskualdeko bost errota bisitatzeko aukera izango da.
Aramako Ibares errotara 2022an egindako bisita baten irudia. Gipuzkoako Erroten Eguna ibai ertzetan dauden eraikin horiek eta errotariek egiten duten lana balioan jartzeko eta jendeari ezagutzera emateko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk. Errotak ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte direla, eta Gipuzkoako Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean garrantzia handia izan zutela aldarrikatu nahi dute horrela.
Aurten bosgarren edizioa beteko du ekimenak, eta Goierrin izango du oihartzuna, eskualde honetan ere badirelako errotak.
Maiatzaren 17a izendatu dute 2026ko Erroten Eguna, eta igande horren bueltan makina bat ekintza antolatu dituzte Gipuzkoa osoan, errotak eta horien funtzionamendua erakusteko helburuarekin batez ere.
Goierrin, Aramako Ibares, Ataungo Larruntza, Beasaingo Igartza, Legazpiko Brinkola auzoko Igaralde eta Mutiloako Errotatxo errotak batu dira ospakizunera, eta igandean bertan ateak zabal-zabal ireki, eta bisita gidatuak eta jarduera desberdinak eskainiko dituzte.
Ezkioko Igartubeiti museoak ere bat egin du Erroten Egunerarekin larunbaterako, eta bezperarako, baserriak babesteko erabiltzen diren elementuen inguruko jarduera bat antolatu du. Hurrengo asteburuan, berriz, garai batean errota izandako Zeraingo Larraondo zerrategi hidraulikora bisita gidatua egiteko aukera izango da.
EGITARAUAK
Maiatzak 16, larunbata
- Ezkio, Igartubeiti. Familientzako jarduera: Baserria babesten: eguzkiloreak eta txorimaloak. 16:30.
Maiatzak 17, igandea
- Arama, Ibares errota. Ate irekiak: 10:30-12:00, 12:00-13:30, 16:00-17:30, 17:30, 19:00. Taloak: 11:00-13:30, 16:00-18:30.
- Ataun, Larruntza errota. Bisitak: 10:30 eta 12:30 euskaraz, 11:30 eta 13:30 gazteleraz.
- Beasain, Igartzako errota. Bisitak: 11:30 euskaraz, 13:00 gazteleraz.
- Legazpi, Igaralde errota. Bisita komentatua: 10:00.
- Mutiloa, Errotatxo. Bisita gidatua: 11:30, 11:30.
Maiatzak 24, igandea
- Zerain, Larraondo zerrategia. Bisita gidatua: 10:00












