Mozorro eguneko jaimak antolatzeko bilera, bihar
17:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan. Jaima jartzeko asmoa duten gazte-taldeak daude deituta.
Lagun talde bat 2025eko Loinatz jaietako mozorro egunean.Tere Madinabeitia Maiatzaren 23an izango da Loinatz jaietako mozorro eguna. Egun horretan jarri ohi diren jaimak antolatzeko bilera deitu du udalak biharko, maiatzak 14. 17:30ean izango da, udaletxeko batzar aretoan.
Bileran azken urteetan gazte eta udal arduradunen artean adostutako arauak eta neurriak azalduko dira eta, eskaeren arabera, jaimen kokapena nola egin erabakiko da.
Ordutegia, izen ematea, argindarra, kokapenaren zozketa, errekaren garbiketa eta musikaren bolumenari buruzkoak izango dira azalduko diren gai nagusiak. Bilerara jaima jartzeko asmoa duten gazte-taldeak daude deituta.













