Plogging jardunaldiak egin dituzte Jakintza ikastolako ikasleek
Oiangu parkeko hondakinak biltzen aritu dira DBH 3ko ikasleak ekimen horretan. Ikasle eta irakasleek jarduera errepikatzea adostu dute emaitza "ikusgarriak" izan dituelako.
Jakintzako DBH 3ko ikasleak. Jakintza Ikastola Jakintza Ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek plogging jardunaldiak burutu dituzte Oianguko ingurune naturalean. Jarduera horretan, bertako hondakinak garbitzen aritu dira. Bere helburua kirola eta ingurumen-kontzientzia uztartzea da. Ekimenean parte hartu duten irakasleek emaitza “ikusgarria” izan duela azaldu dute.
Bildutako zabor kopuru “handia” ere nabarmendu dute irakasleek. Ikasleak taldeetan banatu zituzten eta parkeko gune ezberdinetan eskularruz eta potsez hornituta hondakinak jasotzen ibili ziren. Hondakin ohikoenen artean plastikozko ontziak, latak, paperak eta utzitako bestelako hondakinak aurkitu dituztela azaldu dute.
Errepikatzeko gogoz
Plogging-a etorkizunean errepikatzea adostu dute ikasle eta irakasleek. Izan ere, horrelako ekimenak hezkuntza jasangarriarekin duten konpromisoaren parte dira.
Jarduerak ohitura osasungarriak sustatzeaz gain, gizakiak naturan duen eraginari buruz hausnartzea eragiten duela adierazi du Jakintzak: “Ingurumenarekiko errespetua, talde-lana eta gizarte-erantzukizuna indartzeko baliagarria izan da”.
Ordiziako ikastolak plogging-arekin inguruko errealitatearekin zuzenean konektatzen duen prestakuntzaren aldeko apustuarekin bat egiten duela gaitzetsi du.

Jakintzako DBH 3ko ikasleak.Jakintza Ikastola












