Sasipilota txapelketako finala igandean, pala eta pilotakoa astelehenean
Sasipilota txapelketako 3. eta 4. postuak zein irabazleak ostiralean erabakiko dira. Pala eta pilota txapelketako finalak astelehenean jokatuko dira, kuadrillen egunean.
Pala eta eskuz binakako txapelketen finalak iazko Loinatz jaietan.Ariane Vierbücher Otsailean hasi zen, eta Loinatz jaietan bukatuko da Beasaingo pala, pilota eta sasipilota txapelketa. Pilotan 21 bikoterekin hasi zen txapelketa, eta palan bederatzi bikoterekin. Final handien aurretik, 3. eta 4. postuak erabakiko dira.
Sasipilota txapelketako 3. eta 4. postuak zein finala ostiralean jokatuko dira, maiatzaren 15ean. Pala eta pilotako 3. eta 4. postuak, aldiz, igandean, maiatzaren 17an izango dira, eta finalak astelehenean kuadrillen egunean, maiatzaren 18an.
Hauek dira jokatuko diren partidak:
- Maiatzak 15, ostirala, 18:30ean
- Sasipilota txapelketako 3. eta 4. postuak: Raul Cordos eta Manex Urien Beñat Elgarresta eta Jon Iturberen aurka.
- Sasipilota txapelketako finala: Jon Lizarazu eta Josu Urdangarin Josu Zufiaurre eta Ander Zufiaurreren aurka.
- Maiatzak 17, igandea, 18:30ean
- Pala txapelketako 3. eta 4. postuak: Leire Otamendi eta Maddi Aiestaran Ane Garcia eta Idoia Oyarzabalen aurka.
- Pilota txapelketako 3. eta 4. postuak: Jon Zufiaurre eta Jon Zabaleta Kapo eta Mendiaren aurka.
- Maiatzak 18, astelehena, 11:45ean
- Palako finala: Amaiur Landa eta June Landa Elorri Ramirez eta Ixiar Otamendiren aurka.
- Pilotako finala: Saltsa I eta Saltsa III Xabier Urteaga eta Aritz Imazen aurka.












