EAEko udal langileak egun guztiko lanuztea egiten ari dira, gaur
Goierriko Arama, Ordizia, Legorreta, Beasain, Lazkao, Itsasondo, Idiazabal, Zaldibia, Urretxuko udalak eta Urretxu-Zumarragako udal euskaltegia gaurko grebara batu dira.
Beasaingo udaletxea itxita grebagatik. Loinaz Agirre ELA eta LAB sindikatuek Udalhitz hitzarmena bokeatuta dagoela salatzeko greban daude EAEko udaletako administrazio langileak, gaur. Goierriko udal hauek dira grebara batu direnak, eta hortaz gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituztenak: Arama, Ordizia, Beasain, Lazkao, Itsasondo, Idiazabal, Zaldibia, Urretxu eta Ureetxu-Zumarragako udal euskaltegia. Gipuzkoako mobilizazioa Donostian egin dute, 11:00etan.
Otsailaren amaieran eta martxoan sindikatuek hainbat udalerritan eta Euskadiko Udalen Elkartearen (Eudel) egoitza atarian mobilizazioak egin zituzten. Apirilean bi orduko lanuztea egin zuten Udalhitzen eta udaletan edukiak orain! lelopean. Gaurko egun guztiko lanuztearen ondoren gauzak aldatu ezean ekainaren 4an izango dute hurrengo mobilizazio eguna. Greba dela eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte.










