Feten Feten eta Beasaingo Orkestrak egingo duten emanaldirako sarrerak salgai
Maiatzaren 31n izango da, Xabier Zeberioren zuzendaritzapean, 18:00etan Usurbe Antzokian.
Diego Galaz eta Jorge Arribas, Feten Feten.Feten Feten Feten Feten Diego Galazek (Burgos) eta Jorge Arribasek (Aranda de Duero, Burgos) osatutako bikoteak kontzertu berezia eskainiko du maiatzaren 31n Beasaingo Usurbe Antzokian, 18:00etan. Beasaingo Orkestrarekin egingo dute emanaldia, Xabier Zeberioren zuzendaritzapean. Bikotearen Feten Sinfonikoa kontzertu-proiektuaren barruko emanaldia izango da. Sarrerak salgai daude.
Galazen bidez biolina, zarrabetea eta zerra entzuteko aukera izango dute ikusleek, eta akordeoia eta haizezko instrumentuak Arribasen bidez. Hilabeteak daramatzate Beasaingo Orkestrarekin proiektua prestatzen. Udalaren esanetan, “oso emanaldi ikusgarria eta berezia izango da, adin guztietara zuzendua”. Euskal Herri mailako Feten Sinfonikoa kontzertu-proiektuaren estreinaldia izango da. Musika popularra eta klasikoa konektatzen dituzte emanaldian.
2009an hasi zuen ibilbidea bikoteak. 2011n Feten Feten eta 2014an Bailables albumak argitaratu zituzten. 2016an Cantables kaleratu zuten, haien konposizioetara Fito Cabrales, Jorge Drexler, Julieta Venegas edo Natalia Lafourcade artisten letrak eta ahotsak inkorporatuta. 2018an, Melodia de Ultramar atera zuten argitara, itsaso eta ozeanoetan barrena bidaia bat proposatzen duena, eta 2021ean Sebastian Schon konpositore eta ekoizlearekin Cantables II editatu zuten, konposizioetan Coque Malla, Bunbury, El Kanka, La M.O.D.A edo Depedroren letrak eta ahotsak gehituta.
Gaur egun, Feten Feten-en kontzertuak uztartzen dituzte Fito&Fitipaldis taldearekin birak eginez edo Nieves Concostrinarekin emanaldiak eginez.
Maiatzaren 31ko emanaldirako sarrerak 6 euroan daude salgai, usurbe.eus webgunean edo antzokiko leihatilan.











