Aldaketak San Isidro eta Santa Barbara ermitako ospakizunetan
Arratsalderako iragarrita zegoen buruhandien saioa bertan behera geratu da eta larunbatean egitekoak ziren Santa Barbara ermitako ospakizuna datorren astera atzeratu dute.
Segurako gizaundi eta buruhandien taldea, artxiboko argazkian.Hitza Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpen txarraren ondorioz, gaurko eta biharko antolatuta zeuden hainbat ekintzetan aldaketak iragarri ditu Segurako Udalak.
Gaur, San Isidro eguna ospatzeko buruhandien kalejira iragarrita zegoen arratsalderako baina bertan behera geratu da. Iluntzean, afaltzeko mahaiak, aulkiak eta ardor plazan jarriko ditu udalak.
Bestalde, bihar, larunbata Santa Barbara ermitan egitekoak ziren ospakizuna maiatzaren 23ra atzeratu dute. Irteera 9:00etan izango da eta ermitako ospakizunari 10:30ean emango diote hasiera.













