Euskararen erabilerari buruzko kale neurketetarako boluntarioak
Aurten ere, Idiazabalen egingo dute bost urtetik behin egiten de euskararen erabilerari buruzko kale neurketa. Boluntario bezala aritzeko deialdia luzatu die udalak herritar guztiei.
Bost urtez behin euskararen erabilera zenbatekoa den eta zer bilakaera izaten ari den jakiteko kale neurketak egiten dira Euskal Herriko hainbat udalerritan. Aurten ere, Idiazabalen egingo dituzte neurketa hauek, eta horretarako boluntarioak behar dituzte.
Neurketa aldiak ordubetekoak izango dira, astebete oso batean eta bigarren asteburu batean (guztira 16 ordu), eta boluntarioek kalean zein hizkuntza entzuten duten jaso beharko dute aplikazio baten bidez. Aurretik formazio saio bat egingo da boluntarioekin. Neurketak iraila eta urria bitartean egitea aurreikusi dute.
Edozein herritarrek har dezake parte boluntario gisa, eta horregatik herritar orori dago deialdia irekita. Soziolinguistika Klusterrak EHUrekin hitzarmen bat dauka, eta neurketan parte hartzen duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.
Izena emateko edo zalantzarik izanez gero, idatzi kultura@idiazabal.eus helbidera













