Idiazabalgo udaleku irekietan izena emateko epea irekita
2014 eta 2023 urteen arten jaiotako haur eta gazteei daude zuzenduta. Izena emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da.
Idiazabalgo udaleku irekiak, iaz.Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Udalak udaleku irekiak antolatu ditu ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean, 2014 eta 2023 urte artean jaiotako haur eta gazte idiazabaldarrentzat. Zerbitzua bi hamabostalditan banatuta eskainiko da, astelehenetik ostiralera 9:30etik 12:30era.
Izena emateko epea aste honetan ireki dute eta maiatzaren 18ra bitartean egongo da zabalik. Izen ematea online egin daiteke udalaren web gunetik, edo aurrez aurre, udaletxeko harrera zerbitzuan zein, liburutegian.
Hamabostaldi bakoitzeko prezioa 60 eurokoa izango da; ondorioz, hilabete osoan parte harte nahi dutenek 120 euro ordaindu beharko ditu. Udaletik jakinarazi dutenez, ez dute epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Hobariak eta zaintza zerbitzua
Familia ugarientzako hobariak egongo dira udaleku irekietako izen ematean. Hala, hirugarren seme-alabari eta ondorengoei %50eko hobaria aplokatuko zaie, dagokion tarifarik baxuenaren gainean.
Bestalde, guraso elkartearen eskutik, aurten ere zaintza zerbitzua eskainiko dute udako oporretan, 7:30etik 9:30erako ordutegian. Informazio gehiagorako, ige.zaintza@gmail.com helbidera idatzi daiteke.













