Maria Teresa Larrañagak 104 urte bete ditu
Iker Zubeldia Zegamako alkatea atzo, Maria Teresa Larrañagari lore sorta eman zion unea.Zegamako Udala Maria Teresa Larrañaga zegamarrak 104 urte bete ditu maiatzaren 13an. Osasunez ederki, familia artean ospatu zuen urteurrena bazkaritara elkartuta. Egunero joaten den Zegamako eguneko zentroan atzo egin zioten urtebetetze festa eta txokolateak eta txurroak janez ospatu zuten Maria Teresa Larrañagaren 104. urtebetetzea. Bertako egoiliarrek eta langileek ez ezik, Zegamako Udalak ere egin nahi izan dio aitortza, eta Iker Zubeldia alkatea eguneko zentroan izan zen lore sorta batekin.













