Beasaindar ugari bildu da helduen danborradan
Igartzatik atera dira eta Loinazko San Martin plazan jo dute erretreta.
Beasaindarrak ere Loinatz jaietan murgilduta daude atzotik eta festa giroa nabaria da bertako kaleetan. Danborrada eguna dute gaur, eta goizeko haurren erakustaldiaren ostean, helduen txanda izan da arratsaldean. Jende ugari bildu da kaleetan danbor hotsak entzutera.
Igartzatik atera dira, eta herriko kaleak danbor hotsez bete ondoren, Loinazko San Martin plazan jo dute erretreta. Ondorengoa izan da ibilbidea: Igartza – Nafarroa etorbidea – Kale nagusia – Jose Miguel Iturriotz kalea – Arana kalea – Loinazko San Martin plaza. Ohi bezala, Koskola Txarangaren, Goizeresi Txistulari Elkartearen eta Loinatz Udal Musika Eskolako Banden doinuak izan dira entzungai.
Iluntzera arte iraungo du festa giroak. 23:00etan, Neomak taldearen kontzertua izango da Bideluze plazan, eta jarraian I.C&HODI.
Argazkiak: Izaro Villarreal













