Errota Eguna ospatu dute Goierriko errotetan
Gaur (igandea) Erroten Eguna da. Makina bat ekintza antolatu dituzte Gipuzkoa osoan, errotak eta horien funtzionamendua erakusteko helburuarekin. Goierrin, Aramako Ibares, Ataungo Larruntza, Beasaingo Igartza, Legazpiko Brinkola auzoko Igaralde eta Mutiloako Errotatxo errotak batu dira ospakizunera. Ezkioko Igartubeiti museoak ere bat egin du Erroten Egunerarekin. Atzo baserriak babesteko erabiltzen diren elementuen inguruko jarduera bat egin zuten. Hurrengo asteburuan, berriz, garai batean errota izandako Zeraingo Larraondo zerrategi hidraulikora bisita gidatua egiteko aukera izango da. Horra hor Aramako irudi batzuk.













