Gerard Lopez eta Nuria Calzada garaile XV. Junior Trailean
[HELMUGAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Azzedine Elhamidi zegamarra bigarren izan da gizonezkoetan, eta hirugarren Ekain Fernandez bilbotarra. Emakumezkoetan, kataluniarrak izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak ere: Carla Valldeoriola eta Ana Roca.
Gerard Lopez helmugan sartzen.Laida Goiburu Lokaztuta iritsi dira Junior Traileko korrikalariak Zegamako plazako helmugara, 10,4 kilometro eta 1.016 metro desnibel metatuko ibilbidea osatu ostean. Gerard Lopez eta Nuria Calzada kataluniarrak izan dira XV. Junior Trailaren irabazleak. Lopezek 44 minutu eta 44 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Calzadak 57 minutu eta 45 segundo.
Azzedine Elhamidi zegamarra bigarren izan da gizonezkoetan (45:12) eta hirugarren Ekain Fernandez bilbotarra (45:25). Emakumezkoetan, kataluniarrak izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak ere: Carla Valldeoriola (58:32) eta Ana Roca (59:58).
Argazkiak eta bideoa: Laida Goiburu













