Hasi da 25. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
[IRTEERAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Abiatu dira Aizkorrirantz korrikalariak.
Korrikalariak irteeratik abiatzen.Iñaki Gurrutxaga Irten dira 25. Zegama-Aizkorri mendi maratoiko korrikalariak. Izen esanguratsuenen aurkezpena egin dute, sorrerako kideei omenaldia egin diete, eta epikotasuna ematen dion abestiaren ondoren, pistoletazoarekin batera elizari buelta ematera bidean abiatu dira, Aizkorrirantz joateko gero.
Argazkiak: Iñaki Gurrutxaga
Bideoa: Laida Goiburu













