Tobe Alexanderson eta Elhousine Elazzaoui irabazle 25. Zegama-Aizkorrin
Norvegiarrak zortzi minutuan ondu nesken errekorra, eta marokoarra da bigarren aldiz jarraian irabaztea lortu duen bigarren korrikalaria –Kilian Jornetek bakarrik lortu du hori–. Malen Osak eta Sara Alonsok osati dute podiouma.
Tobe Alexanderson norvegiarra helmugaratzen. Probaren errekor berria jarri du. Iñaki Gurrutxaga Tobe Alexanderson norvegiarrak (4:08:09) eta Elhousine Elazzaoui marokoarrak (3:45:07) irabazi dute 25. Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Biek egin dute historia. Alexandersonek zortzi minutuan ondu du 2017an Nienke Brinkman herbereetarrak jarritako errekorra, eta Elazzaoui bigarren aldiz jarraian nagusitu da. Orain artean Kilian Jornetek soilik zuen hori lortua.
Emakumezkoen podiuma Malen Osa oñatiarrak (4:23:56)eta Sara Alonso donostiarrak (4:25:51) osatu dute. Osak iaz Alonsok jarritako denbora hobetu –4:27:25 egin zuen iaz–, eta harena izango da aurrerantzean euskal emakumezkoen artean erreferentziazko denbora. Laugarren Ida Amelie Robsahm norvegiarra izan da (4:28:19) eta bosgarren Maria Fuentes alacantdarra (4:33:10).
Lehen goierritarra Lide Urrestarazu ordiziarra izan da (4:46:33), 12. postuan.

Lehen bost mutilak, txanpaina zabaltzen, helmugan.Iñaki Gurrutxaga
Mutiletan Daniel Patis italiarra sailkatu da bigarren (3:45:27), irabazlearengandik 20 segundora. Ia ibilbidea osoa elkarrekin egin dute, eta bazirudien esprintean jokatuko zela bukaera, eta marokoarrak erakustaldia egin du beheranzko azken kilometroetan eta bakarrik helmugaratu da. Hirugarren Taylor Stack estatubatuarra (3:52:17) helmugaratu da, azken kilometrotan Manuel Merillas espainiarrari (3:53:14) aurre hartuta. Bosgarren Robert Pkemoi keniarra sartu da (3:53:28).
Kilian Jornet ez da espero bezala lehiatu da, eta 43. postuan helmugaratu da (4:19:23).
Lehen goierritarra Aitor Zunzunegi legorretarra izan da (4:30:55), 67 postuan.
SAILKAPENAK
- 1. Tobe Alexanderson. 4:08:09
- 2. Malen Osa. 4:23:56
- 3. Sara Alonso. 4:25:51
- 4. Ida Amelie Robsahm. 4:28:19
- 5. Maria Fuentes. 4:33:10
- 1. Elhousine Elazzaoui. 3:45:07
- 2. Daniel Patis. 3:45:27
- 3. Taylor Stack. 3:52:17
- 4. Manuel Merillas. 3:53:14
- 5. Robert Pkemoi. 3:53:28
SARI BANAKETA ARGAZKIAK
HELMUGAKO ARGAZKIAK
SANCTI SPIRITUKO ARGAZKIAK













